The Queen ***

The Queen *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-queen-2/@@download/image/68p54-4.jpg
2006/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Stephen Frears. Aktoreak: Helen Mirren, Michael Sheen, James Cromwell. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua / Frantzia. Urtea: 2006. Iraupena: 97 minutu.


68.zenbakia
Dangerous Liaisons apartaren egileak Isabel II.a erreginaren irudi gazi-gozoa eskaintzen du umore ilunez tindatutako drama hunkigarri honetan. Diana, Galesko printzesa, auto istripu batean zendu da. Isabel II.a erreginak gehiegi maite ez zuen arren, herriaren kutuna zen Diana. Gizarteak pentsatzen eta sentitzen duena kontuan izan gabe, Balmoraleko Gaztelura jo du erreginak erret familia osoarekin. Monarkia britainiarra krisi larrian sartuko da orduan, eta Tony Blair lehen ministroak jarrera aldatzeko eskatuko dio erreginari. Ironia sotilez zipriztindutako drama fina da. Helen Mirrenen interpretazioa bikaina da. Emakumezko aktore onenaren Oscarra lortu zuen Isabel II.aren rola jokatzeagatik.