The Prestige (El truco final, el prestigio/ Le prestige) ***

XIX. mende bukaerako Londresen
girotutako film honek Robert Angier eta Alfred Borden magoen arteko lehia
ilunaren nondik norakoak ditu oinarri. Ezbehar lazgarri batek bi magoen
adiskidetasuna apurtuko du, eta une horretatik aurrera etsai amorratu bihurtuko
dira. Hala, magiaren lilurak baino, mendekuak gidatuko ditu bi magoen bizitzak.
Memento tranpatian ez bezala, karta
guztiak mahai gainean jartzen ditu Christopher Nolanek filmaren hasieratik
bertatik eta bukaerako trukua erraz aurreikus daiteke. Dena dela, suspensearen
mekanismoak behar bezain fin funtzionatzen ez badu ere, pelikula
entretenigarria oparitu digu Nolanek, egiazki. Drama eta intriga egokiro
nahasten dituen denbora-pasa arina da.