The Prairie home companion (El último show / The Last Show) ***

The Prairie home companion (El último show / The Last Show) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-prairie-home-companion-el-ultimo-show--the-last-show/@@download/image/66prai.jpg
2006/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Robert Altman. Aktoreak: Meryl Streep, Lily Tomlin, Woody Harrelson, Tommy Lee Jones, Kevin Kline. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 105 minutu.


66.zenbakia
Hil aurretik, drama ukituz zipriztindutako komedia dibertigarri hau errodatu zuen Short Cuts maisulanaren egileak. Bertan, A Prairie Home Companion country musikako irratsaio ezagunaren azken emanaldiaren gorabeherak kontatzen dizkigu Robert Altmanek tonu gazi-gozoz. Aktore talde erakargarri  bat –Meryl Streepen lana aparta da, ohi legez– oinarri izanik, musika, umorea eta nostalgia ere nahasi egiten dira pelikula txiki eta malenkoniatsu honetan. Heriotzaren itzala suma daitekeen arren, dramari izkin egin eta bizitzaren apologia ederra egiten du Altmanek; alaitasuna aldarrikatuz. Zinemagile estatubatuarraren obra nagusien kalitatea ez badu ere, ezuste atseginez betetako film entretenigarria da.