The Pledge (El juramento) ****

The Pledge (El juramento) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-pledge-el-juramento/@@download/image/6p38-2.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Sean Penn. Aktoreak: Jack Nicholson, Robin Wright, Benicio del Toro. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 124 minutu.
6.zenbakia
The Pledge (El juramento)   ****
Sean Penn aktore aparta kameraren atzean jarri eta Friedrich Durrenmatt idazle suitzarraren eleberririk ezagunena oinarri duen The Pledge idorra filmatu zuen. Istorioa 50eko hamarkadako AEBetan dago girotua. Erretiratu aurretik, emakume bati egin dion promesa bete nahi du Jerry Black ikerlari beteranoak. Emakume horren alabaren hiltzailea aurkitzea, alegia. Thriller iluna eta drama ezin hobeto uztartu ditu Sean Penn finak zinema beltz onenaren zantzuz betetako pelikula berezi honetan. Ezinbestekoa usaimen oneko zinemazale ororentzat.