The place beyond the pines

Moto espezialista batek seme bat duela jakingo du egun batetik bestera. Semeari behar duena emate aldera, hainbat banketxe atrakatzea erabakiko du. Alde batetik, Cianfrance zuzendariaren Blue Valantine (2010) hunkigarriaren alderdi dramatikoa. Bestetik, Winding-Refn-en Drive (2011) zirraragarriaren tentsio plastikoa. Eta tartean, hiru filmak batzen dituen Ryan Gosling. Urteko filmetako bat izan daiteke.