The Pink Panther (La pantera rosa / La panthere rose) *

The Pink Panther (La pantera rosa / La panthere rose) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-pink-panther-la-pantera-rosa--la-panthere-rose/@@download/image/60p50-4.jpg
2006/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Shawn Levy. Aktoreak: Steve Martin, Jean Reno, Beyonce Knowles, Kevin Kline. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 93 minutu. 
60.zenbakia
The Pink Panther (La pantera rosa / La panthere rose)   *
Hollywoodek zinemagintzako poliziarik ospetsuenetakoa berreskuratzea erabaki du. Closseau inspektorea, eta zeregin horretan, Steve Martinek ordezkatu du Peter Sellers. Frantziako futbol selekzioak Txina garaitu berri du, baina gau berean taldeko entrenatzailea hilko dute. Hori gutxi balitz, haren harribitxi handi eta ederra, Pantera Arrosa izenekoa, desagertuko da. Steve Martin umoregilearen luzimendu hutserako diseinatutako azpiekoizpen kaskarra da; grazia gutxiko gag tuntunez jositakoa. Tamalez, Steve Martin ez da Peter Sellers. Ez dugu ezer kopiatzaileen kontra… beti ere kopia ona denean. The Pink Panther , ordea, komedia txolin bat besterik ez da.