The Pianist (El pianista / Le pianiste) ****

The Pianist (El pianista / Le pianiste) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-pianist-el-pianista--le-pianiste/@@download/image/22p44-5.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Roman Polanski. Aktoreak: Adrien Brody, Thomas Kretschmann, Frank Finlay, Maureen Lipman. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua / Frantzia / Alemania / Polonia / Holanda. Urtea: 2002. Iraupena: 148 minutu.
22.zenbakia
The Pianist (El pianista / Le pianiste)   ****
Knife in the Water filma errodatu zuen sasoitik ez zen Poloniara itzuli Roman Polanski. Hiru hamarkada pasatxo egin zituen jaioterritik at. Mende hasieran, baina, bertan filmatu zuen The Pianist samina. Wladyslaw Szpilman piano jotzaile eta konpositore poloniarraren biopic fina, alegia. Musikagilearen drama Polanski beraren dramaren isla da, finean. Jazarpen nazia jasan eta gero, bizirik irten baitzen Polanski ere Krakoviako ghetto judutik. Ama, ostera, Auschwitz ilunean galdu zuen. Adrien Brody aktore gaztearen interpretazioa —Oscarra irabazi zuen— txapela kentzeko modukoa da. Sentimentalismo merketik urrun, amesgaiztoa bere gordinean erretratatzen du Polanskik azken urteotan sortu duen artelanik zirraragarrienean. Film hotz, lehor baina aparta da.