The Phantom of the Opera **

Gaston Leroux idazlearen eleberririk famatuena du oinarri Joel Schumacher zinemagileak film honetan. 80ko hamarkadan Broadway liluratu zuen Andrew Lloyd Weberren bertsio musikala, zehatz-mehatz. Mamu misteriotsu bat izua eragiten ari da Parisko Operan. Christine dantzari gazteak bakarrik lortu du haren ondora hurbiltzea. Mamuak ondo abesten irakatsiko dio neskatoari. Baina, apurka-apurka, hartaz maiteminduko da. Eta, amaieran, maitasunak itsutuko du. Luze egiten da, eta aspergarria da oso.