The Panic Room (La habitacion del panico / Panic room) **

The Panic Room (La habitacion del panico / Panic room) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-panic-room-la-habitacion-del-panico--panic-room/@@download/image/17p44-2.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: David Fincher. Aktoreak: Jodie Foster, Forest Whitaker, Jared Leto. Generoa: drama / thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 113 minutu. 
17.zenbakia
The Panic Room (La habitacion del panico / Panic room)   **
Suspensea eta beldurra dira nagusi Seven gordinaren zinemagilearen thriller ilun honetan. Senarrarengandik banandu eta lasterrera, etxe berria erosiko du Meg herabeak. Bertan, alabarekin bizitzeko asmoa du. Segurtasunarekin obsesionatutako agure batena zen erositako etxea, eta morroiak bunker moduko gela bat eraiki omen zuen barnean. Lehen gauean, lapur talde bat sartuko da etxean eta gela estrainio horretan giltzaperatuko du bere burua Meg beldurtiak. Gelak, ordea, sekretu lazgarria ezkutatzen du. Thriller erdipurdikoa da.