The Obliteriti

The Obliteriti https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-obliteriti/@@download/image/63p15-2Z.jpg
2006/09/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Mission of Burma
66.zenbakia
Mission of Burma 80ko hamarkada hasieran sortu zen Bostonen. 1982an "Vs" izeneko lehen diskoa argitaratu zuten, eta 1985ean "The Horrible Truth about Burma" zuzenekoa heldu zen, baina ordurako taldea bananduta zegoen. Gang of Four, Wire eta Pere Ubu bezalako post-punk taldeetatik edaten zuten, Hüsker Dü handien pop zikinetik gertu dagoen punk bihurria jotzeko. 2004an berriro elkartu ziren, eta aurten "The Obliteriti" argitaratu dute, 80ko hamarkadako magia bera gordetzen dutela erakutsiz. Disko hau, Bostonekoek inoiz egindako lanik gogorrena da. Kantu bikainak eta indarra.