“The night is young 3”

“The night is young 3” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-night-is-young-3/@@download/image/30p14-2.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
30.zenbakia
Belgikako Life Enhancing Audio-N.E.W.S disketxean musikaz eta musikarentzat bizi den jendea elkartu da. Gaua gaztea da, gazte jendea eta gaua, gaua eta dantzarako musika, dantzarako musika eta erritmo azkarrak... Egunez dantza daitekeen house lasaia aurki daiteke disko honetan; Enrico Riva, Minus 8, Art Jazz, Clan Greco... Gauez lasai entzun daitekeen dantzarako musika aurki daiteke bertan. Zuria eta beltzaren artean grisa dagoelako; gris iluna, gris argia...