“The night is young”

“The night is young” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-night-is-young/@@download/image/19p12-4.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
19.zenbakia
L.E.A. (Life Enhancing Audio) disketxekoek jendea dantzan jartzeko abilezia berezia daukate. Transatlantik Lounging izeneko bildumarekin amets egin genuen eta Belgikan, musika dotorea entzuterakoan, txorakeriekin ez dabiltzala erakutsi ziguten. Orain, aldiz, gauerako aproposagoak omen diren erritmoekin datoz; Deep House, Twilight Grooves eta Bossa Tunes deitzen diote (S-Tone Inc, Nick Holder, Duran y Garcia...). Saltoka jarri gabe hezurrak apurtzeko beldurra duten dantzarientzat aproposa, baita egun argiz ere. Dotore.