The Night Flight Orchestra

Soilwork taldeko abeslariak Björn eta Arch Enemy-ko baxu joleak Sharlee D'Angelo sortutako banda berria da, eta aurreneko diskoa prest izango dute ekainaren 18rako. Classic Rock du izenburu, eta Coroner Recordsen eskutik dator. Tartean dira, baita ere, David Andersson gitarra jolea, Richard Larsson teklista eta Jonas Källsbäck bateria jolea.