The next Step

Pauso handiak ematen ari dira jazz musikaren munduan. Jazz klasikoaren zale askorentzat bide okerra hartzen ari dira jazz musikari gazte asko. The Jazz Steppers taldeak, kasu, jazzari behar omen duen seriotasuna kendu diola eta arinkeriaz jokatu duela diote. Giro bereziak sortzeko duten gaitasuna, ordea, ez du inork ukatuko. Egia da 'Smooth jazz' izeneko honek, hasieran, itxuraz, ez duela konplexutasun formal handirik. Baina jazz klasikoa bere osotasunean ulertzeko gai ez garenontzat, jazzaren munduan murgiltzeko lehen pausoa izan daiteke. Pausoz pauso.