The Navigators (La cuadrilla) ***

The Navigators (La cuadrilla) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-navigators-la-cuadrilla/@@download/image/15p36-3.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ken Loach. Aktoreak: Dean Andrews, Joe Duttine, Tom Craig, Steve Huison. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua / Alemania / Espainia. Urtea: 2001. Iraupena: 93 minutu.
15.zenbakia
The Navigators (La cuadrilla)   ***
Ken Loach britaniarrak salaketa soziala darabil berriro ere sistema kapitalistaren injustizia gordinenak biluzik uzteko. Oraingoan, lanpostuak ez galtzeko borrokan ari diren trenbideetako langile batzuen drama du ardatz Hidden Agenda ausartaren zuzendariak. Pribatizazioak dakarzkien ondorio latzei aurre egin eta haien duintasunarengatik errebelatuko dira langile horiek. Europako zinemagintzako frankotiratzaile ezkertiar bakanetakoa da egun Kean Loach. Beti istorio berbera kontatzen duela diote haren etsaiek. Halaxe da. Baina beste inork kontatzen ez duen istorioa ere bada.