THE MYSTIC WORLD OF AUGUSTUS PABLO

Augustus Pablok reggaearen eremua gainditu zuen. Musikari gutxik izan dute bere gaitasuna giroak sortzeko. Melodika izan zen bere instrumentu kuttuna, baina beste asko jotzen zituen. Musikari eta ekoizle, ezinbestekoa izan zen Rockers garaian. Berak konposatutako melodien gainean, Jacob Miller, Heptones, Dillinger, Junior Delgado, Hugh Mundell edo Earl 16 bezalako abeslariek abestu dute, besteak beste. Hamar urte betetzear dira Augustus Pabloren heriotzatik, eta lau diskoz osatutako bilduma-liburuxka hau ondo merezitako omenaldia da.