The Missing (Desapariciones / Les disparues) ***

The Missing (Desapariciones / Les disparues) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-missing-desapariciones--les-disparues/@@download/image/39p52-5.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ron Howard. Aktoreak: Cate Blanchett, Tommy Lee Jones, Evan Rachel Wood, Aaron Eckhart. Generoa: western / drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 137 minutu. 
39.zenbakia
The Missing (Desapariciones / Les disparues)   ***
Bi alabatxoak baso urrun bateko etxolatxo bakarti batean hezi ditu Maggie Gilkeson gazteak. Chidin izeneko psikopata indiar zitalak, baina, alaba zaharrena bahituko du. Izuturik, aitonarekin harremanetan jarriko da Maggie. Chidin makurraren atzetik irtengo dira biak segidan. Mexikoko mugarara iritsi aurretik harrapatu beharko dute gaizkilea. Hala ez bada, Maggie-ren alabak ez baitu itxaropenik izango. Suspensea eta beldurra dira nagusi John Ford handiaren The Searchers  maisulana eredu duen western berezi honetan. Distirarik gabeko film txukuna da.