The Mexican (Le mexicain) *

Brad Pitt eta Julia Roberts Hollywoodeko sex symbol desiratuenak elkarrekin ikusteko parada dakar estreinakoz komedia, erromantizismoa eta akzioa nahasten dituen ekoizpen arrunt samar honek. Mafiako buru batek Amerikarra izeneko pistola baliotsua lortzeko agindua eman dio Jerry lapur atseginari. Samantha neska-lagunak, baina, negozio ilunak uzten ez baldin baditu maitasun harremana apurtuko duela aitortu dio Jerryri. Mutilak, ohi bezala, okerreko bidea hartuko du. Bi zinema izar biltzea ez da aski pelikula on bat egiteko; gidoiak Gruyere gaztak baino zulo gehiago dituenean, bereziki. Zinema izarren glamourra maite duzuenontzat, soil-soilik.