The Manchurian Candidate ***

The Manchurian Candidate *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-manchurian-candidate/@@download/image/46p47-4.jpg
2004/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jonathan Demme. Aktoreak: Denzel Washington, Meryl Streep, Liev Schreiber, John Voight. Generoa: thriller / suspensea. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 132 minutu. 
46.zenbakia
The Manchurian Candidate   ***
John Frankenheimer zinemagile interesgarriak 60ko hamarkadan errodatutako izenburu bereko film ezagunaren remake gaurkotua da. Raymond Shaw sargentuak Bennett Marco komandantearen eta haren soldaduen bizia salbatu zuen Golkoko Gerran. Horrek, heroi bihurtu du. Gauzak horrela, AEBetako presidenteorde izateko aurkeztu du bere burua Shaw sargentuak. Kuwaiteko basamortuan gertatu zenaren inguruan amesgaizto lazgarriak ditu gauero Marco komandanteak, eta Shaw sargentua konplot ilun baten pieza esanguratsua dela uste du. Inork ez ditu Marco komandantearen susmo ilunak aintzat hartzen, ordea. Hori guztia gutxi balitz bezala, arrazoia galtzen hasia dela pentsatzen dute inguruko guztiek. Hala eta guztiz ere, Marcok bereak eta bi egingo ditu Shaw sargentua Etxe Zurira irits ez dadin. Thriller politiko ilun eta entretenigarria da. Merezi du, zinez.