The Man Who Wasn’t There ****

The Man Who Wasn’t There **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-man-who-wasnt-there/@@download/image/12p40-3.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Joel Coen. Aktoreak: Billy Bob Thornton, Frances McDormand, Scarlet Johansson. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 116 minutu.
12.zenbakia
The Man Who Wasn’t There   ****
Aitaginarreba zenaren dendan lanean dabilen bizargin tristea da Ed Crane. Koinatuarekin egiten du lan, eta morroia jasanezina zaio. Emaztearekin duen maitasun harremana, berriz, ezin oso gartsua denik esan. Doris adarrak jartzen ari zaizkiola susmatzen hasten den egunean, morroi bitxi batek negozio ilun bat proposatuko dio Ed gizajoari. Emaztearen traizioak bihozgabetuta, itsu-itsuan sartuko da negozio ustel horretan. Diru beharrak bultzatuta, ordea, espiral itzaltsu batean eroriko da. Drama ukituz tindatutako thriller iluna da.