The Lost Album

Sacred Bones AEBetako zigiluak 80ko hamarkadako talde after-punk britainiar honen singleak bildu zituen duela urtebete inguru. Oraingoan, erabat galduta eta argitaratu gabe zegoen disko bakarra plazaratu du. Laukote ingelesak punk gotikoa jorratzen zuen, erabat iluna; anglosaxoiek deathrock terminoa erabili ohi dute honelako talde itzaltsu eta hitsak deskribatzeko, hasierako The Cure edo Bauhaus taldeen gisakoak. Single bildumak kanta borobilagoak ditu, baina zenbait aldiz entzun ondoren diskoak isurtzen duen giroaren gerizpea gozagarriagoa egiten da.