The Lords of the Rings: The Two Towers (El Señor de los Anillos : Las dos torres /

J. R. R. Tolkien idazlearen The Lord of the Rings hilezkorraren zinema egokitzapen apartaren bigarren partea dakarkigu Peter Jackson zinemagile zeelandarrak. Frodo eta Sam hobbit ausartak Mordor ilunbetsura abiatu dira eraztuna suntsitzeko asmoz. Lur arrotz horietan, Gollum kreatura misteriotsua dute gidari. Oso kontuz ibili beharko dute harekin, ordea. Merry eta Pippin orko lazgarrien atzaparretatik askatzera jo dute, berriz, Aragorn, Legolas eta Gimlik. Bidean, Rohango lurraldeetan barneratuko dira. Bertan, rohirrim herriarekin bat egin beharko dute Saruman ankerraren armada ilunaren aurka borrokatzeko. Abenturazko film aparta da. Entretenigarria oso.