The Lord of the Rings: The Return of the King ****

The Lord of the Rings: The Return of the King **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-lord-of-the-rings-the-return-of-the-king/@@download/image/36p52-1.jpg
2003/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Peter Jackson. Aktoreak: Elijah Wood, Liv Tyler, Viggo Mortensen, Orlando Bloom, Karl Urban. Generoa: abentura / fantasia. Herrialdea: AEB / Zeelanda Berria / Alemania. Urtea: 2003. Iraupena: 201 minutu. 
36.zenbakia
The Lord of the Rings trilogia apartaren azken zatiak bi ardatz nagusi ditu. Batetik, ongiaren eta gaizkiaren indarren arteko gerra erabakiorra dago. Bertan, Sauron zitalaren aurkako ejertzito guztiak gidatuko ditu Aragorn ausartak azken batailan. Bestetik, Frodo eta Sam Eraztuna suntsitzen ahaleginduko dira Mordor ilunaren mugaldean. Gollum maltzurrak, ordea, zail jarriko dizkie gauzak. Aragorn erakargarriak ere Arwen eta Eowyn ederren artean aukeratu beharko du emaztea. Peter Jackson zinemagile zeelandarraren pelikulak film onenaren Oscar saria ezezik, beste hamar urrezko estatuatxo ere jaso zituen. Ikuskizuna arte bihurturik. Ezinbestekoa.