The Loaf in a Box, uda osoan zehar Donostian egingo den ekimen berritzailea

The Loaf in a Box, uda osoan zehar Donostian egingo den ekimen berritzailea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-loaf-in-a-box-uda-osoan-zehar-donostian-egingo-den-ekimen-berritzailea/@@download/image/20126219481the_loaf_box.jpg
2012/12/13
berria
La Salserak, ideiak eta proiektuak sortzen dituen enpresak, eta Donostia 2016 Bulegoak elkarlanean abiatutako esperientzia pilotua da. Uztailaren 1ean jarriko dute martxan, eta irailaren 30a bitarte Donostiako Norteko geltoki parean ogia erosi, dastatu eta eskuz egiteko gunea jarriko dute, The Loaf in a Box pop-up bakery-a. Techno Emotional Spaces proeiktuarekin bat egiten du ekimenak.

2011an, Techno Emotional Spaces Donostia 2016 proiektua aurkeztu zuen Donostiak Future City Jobs izeneko Europako ekimenera, eta garaile suertatu zen. Ekimen horrek, hain zuzen, sormen-industrien eta kulturaren bidez enplegu aukera berriak sortzeko proiektuak saritzen ditu, eta iaz Donostiak aurkeztutakoa izan zen goraipatua.

Hortik eratorrita sortu da orain The Loaf in a Box esperientzia berritzailea, gazteentzat lanpostuak sortzeko aukera eskaintzeko asmoa baitu. Uztailaren 1ean jarriko da martxan, hain justu, British Councileko ordezkari batek hiria bisitatuko duen garaian, eta honek ere bertatik konprobatu ahal izango du proiektu garailearen eraginkortasuna.

Izan ere, okindegi bat baino gehiago izango da. Norteko geltokiaren aurrean hainbat edukiontzi jarriko dituzte uda osoan zehar, eta bertan ogia erosi, dastatu, eta berau egiteko ikastaro eta tailerretan parte hartzeko aukera izango dute hurbiltzen diren herritarrek. Hain zuzen, Dan Lepard munduko okinik entzutetsuenetako bat ere izango da The Loaf in a Boxen, eta Iban Yarza okin autodidaktak ere bisitatuko du Frantzia pasealekuko gunea.

The Loaf in a Box


Data: Uztailaren 1etik irailaren 30era
Lekua: Donostiako Norteko geltoki parean, Frantzia hiribidean
Ekimenaren sortzailea: Javier Bueno
Tailerretan parte hartzeko: Eman izena hemen