The Life Aquatic with Steve Zissou ***

The Life Aquatic with Steve Zissou *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-life-aquatic-with-steve-zissou/@@download/image/49p48-4.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Wes Anderson. Aktoreak: Bill Murray, Owen Wilson, Anjelica Huston. Generoa: komedia / abentura. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 119 minutu. 
49.zenbakia
Ospe handiko ozeanografoa da Steve Zissou. Horrek, ordea, ez du asebetetzen. Historian lekutxo bat lortu nahi baitu gizonak. Beraz, Zissou zakur zaharrak eta haren talde bitxiak ur azpiko abentura berri bati ekingo diote. Arrisku handiko espedizioa, benetan. Pirata maltzur batzuei ez ezik, marrazo-jaguar ikaragarri bati eta eskifaiaren haserreari ere egin beharko die aurre Zissouk. Horrezaz gain, bihotzaren zauriak ere orbaindu beharko ditu. The Royal Tenenbaums egilearen komedia irudimentsua da.