The last station

Lev Tolstoi idazle errusiarra azken urteetan da eta ingurukoak etorkizun hurbilera begira jarriko dira. Emazte Sofiak senarraren lanen eskubideak baino ez ditu buruan. Laguntzaile Vladimirrek, aldiz, errusiar herritarren esku utzi nahi du ondarea. Plummer eta Mirren mailarik onenean; Oscarretarako izendapen bana jaso zuen bakoitzak. Merezi beste oihartzunik gabe pasatuko da.