THE KIND OF GOODNIGHT

Gaztelupeko Hotsak diskoetxea bide polita egiten ari da, Blody Hotsak azpizigiluaren bidez, rock munduko harribitxiak ezagutarazteko. Honakoa Atlanta hiriko Tiger! Tiger!-en lehen diskoa da. Chicken Ranch Records diskoetxeak argitaratu du AEBetan, eta Europan, Bloody Hotsak-ek hartu du ardura hori (merkatua zabaltzea al da Euskal Herriko diskoetxeen etorkizuna? Argi ibili!). Garaje rock zikina, popa, R&B retroa, punk ukitu bat eta new wave igurtziak daude 17 abestietan. Saxoak eta organuak atmosfera berezia sortzen dute. Proposamenak New Yorkeko CBGB aretoko lehen urteetan egosia dirudi. Oso ona.