The it’s all chewed up, ok?

The it’s all chewed up, ok? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-its-all-chewed-up-ok/@@download/image/Biters.jpg
2012/07/06
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The Biters
131.zenbakia
The it’s all chewed up, ok?
Aurreko zenbakietan iruzkindutako Gentleman Jesse eta The Barreracudas power pop taldeekin batera hiruki perfektua osatzen du The Biters laukote estatubatuarrak. Azken erpin hau ahulena bada ere, melodia gihartsuekin eta gitarra riff sendoekin josita ondu dute, eta agorturiko It's ok to like eta All chewed up EPak bildu dituzte. Taldearen ezaugarriak nabariak dira: 70eko hamarkadako punka eta glam rocka. Sarean dagoen katalogo batean bikain deskribatu dituzte: "Paul Collins Beat taldearen soinua Heartbreakers-en iragazki gaiztotik pasatuta, Boys-en ukituarekin batera", alegia, gitarra biziek bultzaturiko popa.