The Island (La isla) *

The Island (La isla) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-island-la-isla/@@download/image/54p52-1.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Michael Bay. Aktoreak: Ewan McGregor, Scarlett Johansson, Steve Buscemi, Sean Bean. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 127 minutu.  
54.zenbakia
Michael Bay zuzendari estatubatuarrak sen berezia du dolarrak patrikaratzeko. Hala ere, bere agindupeko film gehienak maila eskas samarrekoak izan dira —bestela, gogoan izan Pearl Harbor , Armageddon eta The Rock—. Kasu honetan, zientzia-fikzioan murgildu zaigu Michael Bay komertziala, tonu goibelez zipriztindutako thriller ilun baten bitartez. Lincoln Six Echo gaztea, klon bat dela jakin eta gero, sortu zuen korporazioaren atzaparretatik ihes egiten ahaleginduko da. Jordan Two Delta klon erakargarriaren laguntza izango du ihesaldian. Ewan McGregor eta Scarlett Johansson izarrak dira The Island filmeko protagonistak. Abiapuntua iradokitzailea den arren, Bayk bizkar ematen dio gogoetari eta hain atsegin dituen su-artifizial hutsaletan kiskaltzen da beste behin. Pelikula kaskarra da, zinez.