The Incredibles (Los increibles / Les indestructibles) *****

The Incredibles (Los increibles / Les indestructibles) ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-incredibles-los-increibles--les-indestructibles/@@download/image/46p47-3.jpg
2004/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Brad Bird. Generoa: komedia / abentura. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 121 minutu.
46.zenbakia
Pixar faktoriak Toy Story, Monsters Inc. eta Finding Nemo animaziozko artelanak sortu ditu azken urteotan. The Incredibles marrazki bizidunetako filma da Pixar ekoiztetxe finaren labetik irtendako harribitxirik finena, baina. Izan ere, Iron Giant samurraren egileak ironiaz zipriztindutako pelikula dakarkigu. Aspaldi erretiratutako superheroi lodikotea da Bob Parr. Aseguru konpainia batean egiten du lan, eta aspertu egiten da ikaragarri.  Egun batean, superheroi jantzi hautseztatua armairutik atera, eta uharte urrun eta misteriotsu batera joko du munduaren etorkizuna kinka larrian jarri duen super-gaizkile erresumindu bati aurre egiteko asmoz. Misio arriskutsu horretan, baina, bere familia bitxiaren laguntza ezinbestekoa izango zaio.  Animaziozko pelikula eder, irudimentsu eta dibertigarria da oso.