“The Hunter”

“The Hunter” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-hunter/@@download/image/Mastodon_The_Hunter.jpg
2011/12/02
kritika
Testua: Haize Galarraga
Mastodon
124.zenbakia
2011ko metalaren erreferentziazko disko bihurtzeko bidean da Atlantako laukotearen lan hau. Aurrekoetan joera progresiboa erakutsi bazuten ere, The Hunteren eragin hau ez da hain nabarmena, bide berriak landu baitituzte, doinu samurragoak garatuz. Bidaide izan dute Mike Elizondo ekoizle famatua. Ez dakigu Mikeren eraginarengatik edota Mastodonen esperimentatzeko zaletasunagatik izan den, baina euren aurreko lanen arrasto lotsati batzuk mantendu arren, orain arte zerabilten kontzeptu musikala aldatzea lortu dute. Hurrengoan zer ekarriko ote diguten irrikarekin geratu gara, iragarpenik egiteko ausardiarik gabe.