The Hunger Games: Catching Fire

The Hunger Games: Catching Fire https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-hunger-games-catching-fire/@@download/image/the_hunger_game_1382624776.jpg
2013/11/04
kritika
Testua:
Zuzendaria: Francis Lawrence
Aktoreak: Akt: Jennifer Lawrence, Josh Hutcherson, Liam Hemsworth.
145.zenbakia
Gosearen Jokoen 74. edizioa irabazi ostean, Katniss Everdeen etxera bueltatuko da. Laster baina, familia utzi eta Panemgo distritu ezberdinetatik bisitan eramango duen bidaia hasi beharko du. Orduan konturatuko da jazarrita dauden herri horietan matxinada prestatzen ari direla. Matxinoekin batzerik ez du izango ordea Katnissek, Gosearen Jokoen edizio berezia, 75.a, hastear da eta.