The Hunger Games

AEBak hamabi distrituz osatutako Panem nazioa bilakatu dira. Urtero, distritu bakoitza hamabi eta hemezortzi urte bitarteko neska eta mutil bana Hunger Games izeneko jokoetara bidaltzera derrigortuta dago. Jokotik gutxi du, ordea; hogeitalau parte hartzaileak hil ala bizi ariko baitira, telebista testigu, bakarra bizirik geratu arte. Suzanne Collins idazlearen eleberri arrakastatsuan oinarritua.