'The Hole X' kabaret ikuskizuna Bilboko Euskalduna Jauregian izango da irailera bitarte

'The Hole X' kabaret ikuskizuna Bilboko Euskalduna Jauregian izango da irailera bitarte Zirkua, akrobaziak, eta kabareta dira ikuskizunaren osagaietako batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-hole-x-kabaret-ikuskizuna-bilboko-euskalduna-jauregian-izango-da-irailera-bitarte/@@download/image/akrobazia.png
2022/08/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Zirkua, akrobaziak, eta kabareta dira ikuskizunaren osagaietako batzuk.
'The Hole X' kabaret ikuskizuna Bilboko Euskalduna Jauregian izango da irailera bitarte

The Hole ikuskizuna 2011n sortu zen  LETSGOren, Yllanaren eta Paco Leonen arteko elkarlanaren ondorioz eta haren urteurrena biran ospatuko dute. Beste hainbat tokitan ez ezik, Bilbon ere aurkeztuko dute emanaldia gaurtik irailaren 11ra arte bitarte. Antolatzaileek azaldu dutenez, "zirkuko antzezpen berri eta txundigarriak, striptease sentsualak eta aireko akrobaziak" izango dira The Hole X emanaldi berrian, "pertsonaia ikonikoenak eta umore lotsagabea ahaztu gabe".

Helduentzako ikuskizuna da, eta sortzaileen arabera, "ez du inor axolagabe utziko".  "Axolagabetasunez’" jokatzeko grina pizten duela azaldu dute, zirkua, burlesque, antzerkia, kabareta, musika eta umore zirikatzailea nahastuz. "Zuloan egon behar dugu, zulotik irteteko"  dute lelo. 

Alex O 'Dogherty, Canco Rodriguez, Eva Isanta, Victor Palmero eta Edgar Lopezek antzeztuko dute, zeremonia gidari modura. Canco Rodríguez abuztuaren 19, 20, 21, 31n eta irailaren 1, 2, 3 eta 4an arituko da. Alex O 'Doghertyk abuztuaren 23tik 28ra bitartean parte hartuko du, Victor Palmerok irailaren 8an eta 9an, Eva Isantak irailaren 10ean eta 11n, eta Edgar Lopezek irailaren 7an.

The Hole sagal bi milioi eta erdi ikusle baino gehiago izan ditu azken hamar urteetan, Espainian, Alemanian, Frantzian, Italian, Mexikon eta Argentinan. The Hole izan zen zen lehena, eta horren ostean, The Hole 2, The Hole Zero egin zituzten.