The Hateful Eight

AEBetako gerra zibilaren ostean, Wyoming estatuko lautada batean, elurraren ondorioz ez atzera ez aurrera aurkituko da lau bidaiari daramatzan zaldi-gurdia. Saloi batean hartuko dute babesa, eta han topo egingo dute beste lau pertsonarekin. Sari-ehiztariak, rifleak, elurra, desertoreak, traizioa... Western gogoangarria egiteko osagai bikainak Tarantinoren zortzigarren filmean.