'The Handmaid's Tale' telesailaz ez dakizkizun zortzi kontu

Modako telesaila da Huluk ekoitzitako The Handmaid's Tale telesaila. Dagoeneko estreinatu dute bigarren denboraldia, eta zer esan handia eragin du jarraitzaileen artean; batzuek gogorregia dela diote, besteek harrituta jarraitzen dituzte Gilead mundu distopikoan gertatzen direnak. Ez gara epaiketetan sartuko; horren ordez, telesailaren inguruko zortzi kontu bitxi ekarri dizkizugu!
1) Margaret Atwood idazleak "kameo" bat egin zuen lehen denboraldian: Dakizuenez, telesail famatua Margaret Atwood idazlearen eleberri laudatuan oinarrituta dago; bada idazleak Martha baten rola egin zuen lehen denboraldian!
2) Gertaera lazgarrienak kasu errealetan oinarrituta daude: Tristea eta beldurgarria izan arren, egia da. Telesaileko gertaera ikaragarrienak benetan gertatu dira noizbait; idazleak gizonek eragin dezaketen indarkeria islatu nahi zuen gordin, ezer asmatu gabe.
3) Elisabeth Moss aktoreak makilatu gabe antzezten du: Defret neskamearen rol protagonista egiten du Elisabeth Mossek, eta lehen denboraldia osorik egin zuen makilatu gabe, kameraren aurrean gertaeren gordintasuna islatu ahal izateko.
4) Liburuan ez da Defret-en benetako izena esaten: Telesailean lehen unetik dakigu Defret-en aurreko izena June zela; ordea, liburuan ez dute argitara ematen.
5) Moira zuria da liburuan: Defret edo Juneren lagunik onena ez da beltza eleberrian; hain zuzen, Gileadeko erregimen arrazistak Nebraskara eramaten ditu beltz edo beltzaran guztiak, baina telesailak ezabatu egin zuen detaile hori.
6) Neskameen kolore gorriaren zergatia: Neskame guztiak gorriz jantzita doaz. Lehenik eta behin, ihes egiterakoan ondo ikusten den kolorea delako; arrazoi erlijiosoak ere baditu, Maria Magdalena gorriz janzten omen zelako, eta gainera, erditzearen odolaren sinboloa da. Aldiz, Emazteen urdin kolorea Ama Birjinarekin lotuta dago.
7) Opera bat egin dute: Eleberriak ez du soilik telesaila inspiratu, baita opera bat ere. Poul Ruders daniarra da konposatzailea, eta idazleari asko gustatu zitzaion ideia.
8) 90ean film bat egin zuten: 1990ean estreinatu zuten filma, baina ez zuen arrakasta handirik izan.