The Great Gatsby

F. Scott Fitzgerald idazlearen eleberri klasikoaren moldaketa. 20ko hamarkadan, AEBetako goi-burgesiaren zirkuluan izena egiten ari da Gatsby. Gutxik dakite nondik datorren, baina guztiek dituzte gogoko antolatzen dituen jai oparoak. Lege lehorraren eta jazzaren urteak, ederra zirudien baina 29ko depresioan amaituko zuen gizartearen argazki poliedrikoa. Carey Mulligan behingoz gorenera igoko duen filma.