'The Goonies' 30 urte geroago?

'The Goonies' 30 urte geroago? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-goonies-30-urte-geroago/@@download/image/the_goonies_1398776365.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Steven Spielbergek ekoiztu eta Richard Donnerrek zuzendutako The Goonies (1985) kultuzko filmak jarraipena izango du. Donnerrek adierazi duenez, dagoeneko aurre-ekoizpen lanak hasi dituzte, eta jatorrizko pertsonaien seme-alabak izango dira oraingoan protagonistak. Gauzak horrela, orduan zinean lehen pausuak eman zituzten Sean Astin (The Lord of The Rings trilogia), Josh Brolin (No Country for Old Men, 2007) eta gainerakoek gurasoen paperean cameo txikiak egingo dituzte.