The Good Shepherd (El buen pastor/ Le bon berger) ****

The Good Shepherd (El buen pastor/ Le bon berger) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-good-shepherd---el-buen-pastor-le-bon-berger/@@download/image/71Thegoo.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Robert de Niro. Aktoreak: Matt Damon, Angelina Jolie, Robert de Niro, William Hurt, John Turturro. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 167 minutu. 
71.zenbakia
The Good Shepherd   (El buen pastor/ Le bon berger) ****
Kameraren atzean jarri da bigarren aldiz Robert de Niro, film bikaina erdietsiz. Hain justu, CIAren sorreraz eta espioitza agentziaren beraren sekretu ilunez mintzo zaigu Taxi Driver gordinaren protagonista thriller iluna eta drama samina uztartzen dituen pelikula interesgarri honetan. Aberriaren alde guztia emateko prest dago Edward Wilson gaztea. Hala, II. Mundu Gerra puri-purian dela, espioitza zerbitzu estatubatuarrean ariko da. Ondoren, CIAren sortzaileetako bat izango da. Gerra Hotzaren sasoian idealismoa paranoia huts bilakatuko da, eta KGBren aurkako borrokan gizatasuna galduz joango da Wilson. Lanak bizitza irentsiko dio; emaztearekin duen maitasun harremana pitzatuz. Ezinbestekoa.