The Gift (Premonicion) **

Arkansasko herrixka batean emakume gazte bat desagertu da, eta haren senar ohia omen da susmagarri nagusia. Poliziak, ordea, ez du inongo frogarik. Beraz, zentzumenez kanpoko botereak dituen emakume bat kontratatuko du desagertutako emakumea aurki ahal izateko. Igarle horrek, berriz, iragan iluneko gaztetxo baten laguntza jasoko du bere egitekoan. The Evil Dead mitikoaren egileak suspense eta beldur tantaz zipriztindu du melodrama malapartatu hau. Eskasa da