The Free Fall Band eta Oreindik taldeek lortu dute Donostiako Jazzaldian jotzeko aukera

Internet bidezko 'Zu falta al zara Jaialdian?' lehiaketan izena eman eta jasotako 3.000tik gora botoei esker uztailaren 21ean ariko dira zuzenean Donostiako Jazzaldiari hasiera emango dion Jazz Band Ballen.
Donostiako Jazzaldiaren 46. edizioak uztailaren 21ean zabalduko ditu ateak, eta B.B. King blues gitarrista izango da egun horretako izen nagusia. Hain ezagunak ez diren beste banda batzuk ere taularatuko dira egun berean, ordea; The Free Fall Band eta Oreindik, esaterako.
Jazzaldiak berak Sarean abiatu zuen 'Zu falta al zara Jaialdian?' lehiaketari esker izango dute aukera berezi hau. Orotara, 15 talderen artean bozkatu du publikoak, baina baita Jaialdiko hautaketa batzordeak osaturiko epaimahaiak ere. Bi aldetatik jasotako bozen batez bestekoa hartu dute aintzat behin betiko rankinga osatzeko.
Goreneko postua, berez, Jaixira-k eskuratu du, baina Valentziako taldea ezingo da Donostiara etorri. Hortaz, bigarren eta hirugarren postuan geratu diren bandak igoko dira oholtza gainera: The Free Fall Band (Mataro, Bartzelona) eta Oreindik (Lasarte-Oria), hurrenez hurren. Uztailaren 21ean osteguna emango dute kontzertua, Zurriola hondartzan.
B.B. King da, dudarik gabe, aurtengo izarra baina blues gitarrista ezagunaz gain, beste izen handi asko ere hurbilduko dira Donostiara: Abdullah Ibrahim, Jan Garbarek, Cyndi Lauper, Toots Thielemans eta Cassandra Wilson, besteak beste.
Aurtengo berrikuntza nagusia San Telmo museoaren erabilera izango da. Hiru egunetan hartuko ditu kontzertuak elizan, patio berrian eta klaustroan; horien artean Garbarek & The Hilliard Ensemble, Lloyd Cole Small Ensemble eta John Scofield Quartetenak.
Trinitate plazako egitaraua uztailaren 22an zabalduko dute Abdullah Ibrahim pianistaren Ekaya taldeak eta Tea for 3 tronpetista hirukoteak (Dave Douglas, Enrico Rava eta Avishai Cohen).
Kursaaleko auditorioak hiru kontzertu hartuko ditu: Return to Forever IV, Hiromi: The Trio Project eta Toots Thielemans.
Festibalak bost egun iraungo du, eta 1,6 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 100.000 euro inguru gehiago.

46. edizioa