The Fifth State

Wikileaks atariko bozeramailea izan zen Daniel Domscheit-Berg aktibistak 2010ean lanpostua utzi eta, Inside of Wikileaks: My Time with Julian Assange at the World’s Most Dangerous Website liburua plazaratu zuen. Bertan, munduko pertsonaiarik jarraituenetakoa bihurtu den Assangen lan egiteko modua ikuspegi kritikoz aztertu zuen. Liburuan oinarritutako filma bere kontrako propaganda besterik ez dela esan du Assangek.