The Fast and The Furious (A todo gas) *

The Fast and The Furious (A todo gas) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-fast-and-the-furious-a-todo-gas/@@download/image/12p40-5.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Rob Cohen. Aktoreak: Paul Walker, Vin Diesel, Michelle Rodriguez, Jordana Brewster. Generoa: akzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 107 minutu. 
12.zenbakia
The Fast and The Furious (A todo gas)   *
Legez kanpoko auto lasterketetan murgilduta dabil Domo. Baina, horretaz gain, lapur talde arriskutsu baten buru dela ere uste du poliziak. Brian agente gaztea auto gidari trebea izanik, Domo zelatatzera bidaliko dute. Lasterrera, Domoren konfiantza osoa bereganatuko du. Apurka-apurka, ordea, haren arreba erakargarriarekin maiteminduko da. Etorkizun handiko aktorez josita dago filma, eta arrakasta handia erdietsi du AEBetan. Akziozko eszenen ikusgarritasuna da, ezbairik gabe, ekoizpen arrunt honek duen gauzarik onena. Autoak, behintzat, politak dira.