The Eye ***

Haurra besterik ez zela itsu geratu zen Mann ederra. Ebakuntza konplexu baten ostean, baina, ikusmena berreskuratu berri du. Baina, bat-batean, heriotza iragartzen duten beltzez jantzitako izaki batzuk ikusten hasi da. Eta hori guztia gutxi balitz bezala, bere etxeko ispiluek islatzen duten irudia ere berea ez dela ohartu da. Beste emakume batena baizik. Transplantatu dizkioten kornea misteriotsuen jabearen irudia, alegia. Ikerketa sakon baten ondoren, etorkizuna iragartzeko gaitasuna ere jarauntsi duela jakingo du. Pang anaien beldurrezko thriller fina da.