“The ethernal” *****

“The ethernal” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-ethernal/@@download/image/Sonic_Youth_The_ethernal.jpg
2009/09/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Sonic-Youth
99.zenbakia
“The ethernal”  *****
Aitortzen dut New York hiriko talde zaratatsu ezagun hau erabat baztertua nuela aspalditik. Oraingoan, baina, zenbait kritika irakurri ostean, diskoa eskuratu dut eta ez naiz damu. Boskoteak Sister eta Daydream Nationen garaiko soinuari heldu dio berriro eta azken urteotako lan rockzaleena grabatu du. Batzuek betiko Sonic-Youth direla esango dute eta agian arrazoia izango dute, baina diskoa nire musika-katera iritsi denetik, behintzat, bira eta bira ari da. Gitarrek inoiz baino soinu hobea dute, baxu eta bateria kolpeak bikainak dira, eta ahotsen arteko jokoak ikaragarriak.