The Emperor’s Club (El club de los emperadores / Le Club des empereurs) **

The Emperor’s Club (El club de los emperadores / Le Club des empereurs) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-emperors-club-el-club-de-los-emperadores--le-club-des-empereurs/@@download/image/30p48-4.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Michael Hoffman. Aktoreak: Kevin Kline, Emile Hirsch, Embeth Davidtz, Rob Morrow. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 107 minutu.
30.zenbakia
The Emperor’s Club (El club de los emperadores / Le Club des empereurs)   **
Literatur irakasle grinatsua da William Hundert. Ikasle berri batek, ordea, bere mundu lasai eta orekatua kinka larrian jarri du. Hasiera batean,  elkarrekin tupust egingo duten arren, pixkanaka-pixkanaka, adiskidetasun berezia sortuko da bion artean. Hogeitabost urte geroago, harreman horren oroitzapenak sakon tormentatuko du irakasle zaharraren bihotza. Kevin Kline aktorearen interpretazioa aparta da. Film manipulatzailea, moralista eta sentimentala da. Robin Williamsek eta poeta hilen klubak egile-eskubideak eskatu beharko lizkiokete Hoffmani. Kopiatzaile txar bat baino ezer tamalgarriagorik bada?