The Dictator

Waadeyako diktadore bihozgabea da Alladeen. Demokrazia gorroto du eta bere aurka daudenak gupidagabe akabatzen ditu. New Yorkera joan beharko du, Nazio Batuen egoitzara, bere programa nuklearraren berri ematera behartuko baitute. Espero zitekeen bezala, politikoki okerra baino okerragoa, lizuna, gustu txarrekoa eta ezin barregarriagoa. Ez da Borat (2006), baina Bruno (2009) baino askoz hobea.