The Deep End-Volume 1

Allen Woody taldekidearen omenez egin zuten lan hau The Deep Endeko lagunek. Woody-k pisu handia zuen taldean eta ondo prestatu beharra zegoen bere oroimenezko diskoa. Horretarako, lau kordatara lotuta bizi diren hainbat lagun deitu zituzten: Jack Bruce, Flea, Jerry Cantrell eta abar. Rock klasiko gordinari ekin diote, Lynyrd Skynyrd, Allman Bros eta antzekoen hegoaldeko modu haiek erabiliaz. Bertsiorik ere badago ("ZZ Top", "John Fogerty", "Grand Funk Railroad"...), eta guztia Gov't Mule talde bereziaren izaeraren ukituez.