The Decemberists

estatubatuarrek Long live the king izenburuko EPa merkaturatu dute. Iragan urtarrilean The king is dead lana kaleratu zuten, eta abuztuan beste disko bat iTunes bitartez. EP berriak kantu akustikoak biltzen ditu; besteak beste, Grateful Dead banda mitikoaren Row Jimmy.