The day the Earth stood still

Robert Wisek 1951 urtean zuzendutako zientzia-fikzioko klasikoaren bertsio berria da film hau. Klaatu izeneko estralurtar bat iritsi da Lurrera. Mezu garrantzitsua zabaldu behar duela iragarriko du: mundu osoko politikariei Lurra suntsituko dutela esan nahi die. Suposatzekoa da bertsio berri honek efektu berezi gehiago izanen dituela, sikiera. Baina nekez hobetuko du jatorrizkoa.